ARAL ZENTRO INTEGRALA
Masaje on bat merezi duzu
Ezagutu nazazu
Miren Arozena Alberdi
Masajea & Kraneosakrala
Aral nire enpresaren izena da. Zergatik izen hori? Nire abizenak direlako, nire sustraiak, nire historia, honaino eraman nauena.
Kiromasajeak eskuekin masajea egitea esan nahi du literalki. Gorputzean hainbat presio egiten dituen eskuzko miaketa- eta tratamendu-metodoa da, muskuluetako mina edo molestia erregulatzeko, energia-sentsazio handiagoa izateko eta animoa hobetu, eta gure gorputzaren gaitasun autokuratiboa hobetzen laguntzeko.
Masajeak beti izan dira nire interesekoak. Baina denak garrantzi handiagoa hartu zuen nik neuk giharretako min handiak, migrainak, somatizazioak… sentitu ondoren, eta inola arintzea lortu ez nuenean.
Erantzun horiek bilatu nahian, eta berriki izandako oinaze horiek arindu nahian, hainbat formaziotan murgildu nintzen 2015az geroztik. Lehenik kiromasajista gisa (Donostiako Bi-k Masaje Eskola), gero kirol masajeetan, teknika aurreratuen, oin erreglexologian, bentosen, drainatze linfatikoaren eta beste hainbatetan. Ondoren, osteopatiako goi-mailako teknikari gisa trebatu nintzen (ISED). Osteopatiak irakatsi zidan giza organismoak autorregulazio-indar intrintsekoak dituela, beraz, osotasun bat garela eta dugula elkarri lotu gabeko konpartimenturik. Osteopatia kraneosakrala. Horregatik, bi urte daramatzat Upledger Institutuko Terapia Kraneosakrala den teknika osteopatiko iraultzaile honetan sakontzen. Teknika oso arina eta errespetuzkoa, faktore fisikoek, psikikoek eta/edo kimikoek metatutako tentsioak arintzen dituena. Gorputzak duen berezko gaitasun autokuratiboan oinarritzen da.
Masajista eta Kraneosakral terapeuta gisa, zure sendatze-prozesuan lagunduko dizut. Hori da masaje eta kraneosakral saioetan esperimentatu nahi dudana, ikuspegi oso desberdina, pertsonala eta egokitua, integratzen joan naizena, zure ongizaterako, autoezagutzarako eta hazkunde pertsonalerako bidean laguntzeko.
Kiromasajearen onurak
Zirkulazioa
Odol- eta linfa-zirkulazioa hobetzea. Gainera, odol-iragazketa hobetzen du.
Erlaxatzea
Oxigeno-mailak hobetzea. Muskuluak estimulatzen eta lasaitzen ditu. Giharren estresa murrizten du eta toxinak ezabatzen ditu.
Ongizatea
Gogo-aldartea hobetzen du. Estresa gutxitzen du, loa hobetzen du, norberaren ongizatea eta segurtasuna sortzen ditu.
Prebentzioa
Eragozpenak eta lesioak saihesten ditu. Lehiaketak, denboraldi-aurrea eta abar egin aurretik ere oso garrantzitsua da.